Eraikinaren kanpoaldean hainbat txoko zeuden (Jai-kit, Saguganbara, Euskara Abentura Espe, Euskaltel, Kutxabank, Eitb, Ahotsenea Literatura…) eta ia txoko guztietan opari bat ematen zuten.
Eraikinean liburuak eta objetuak hainbat guneetan banatzen ziren eta gune horiek koloreen bidez identifikatuta zeuden.
-
Turkesa: Ibaizabal eta Elkar.
-
Beltza: objetuak (kamisetak, poltsak…) eta musika (diskoak, abeslariak…).
-
Arrosa: umeentzako eta nerabeentzako liburuak.
-
Laranja: merchandising objektuak eta liburuak.
Game gela batean sartzeko aukera zegoen ere.
Ekintzei dagokionez, hainbat abeslari famatuen lanak aurkeztu ziren aurten. Horietako bat ETS izan zen eta ilara luze bat zegoen haiek ezagutzeko. Kai-Nakai han zegoen eta Iban Garcia izeneko tiktoker ospetsua ere.
Liburuen idazleak eta izultzaileak egon ziren, besteak beste, Aitor Arana itzultzailea eta John Andueza idazlea.
Liburuak eta diskak erosi nahi badituzue, zuen aukera onena datorren urtean Durangoko Azoka bisitatzea da. Han, zuen abeslaririk edo idazlerik gustokoena egon daiteke eta gainera haiekin hitz egiteko aukera izan dezakezue.